EUROPARAKO HAUTESKUNDEAK

Ekitaldi bana egingo dute PSE-EEk eta EH Bilduk gaur arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 24a, 07:30

Europako Parlamenturako hauteskundeak izango dira ekainaren 9an, igandearekin. Boz horien aurretik ekitaldi bana egingo dute PSE-EEk eta EH Bilduk gure herrian, gaur arratsaldean.

Eneko Andueza eta Idoia Mendia gonbidatuko dituzte sozialistek Froilan Elespe Herriko Etxera, 18:30ean hasiko da mitina.

Ordu erdi geroago, Okendo plazan (eguraldi txarra egiten badu, Antonio Mercero aretoan), Xabi Luke eta Nerea Kortajarenarekin solastuko dira bertaratzen diren herritarrak. Esan bezala, EH Bilduk antolatu du ekitaldi hori.

Erlazionatuak

Ekitaldi politikoa

Txintxarri Aldizkaria mai 23 Politika

Ekitaldi politikoa

Txintxarri Aldizkaria mai 23 Politika