Alboka abesbatzak emanaldia egingo du bihar Beasainen

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 24a, 08:00

Alboka eta San Salvatore abesbatzak, komentuan.

Alboka abesbatzak emanaldia egingo du bihar arratsaldean Beasainen dagoen Loinazko San Martinen basilikan, 19:00etatik aurrera. Erketz EDTko dantzariak izango dituzte lagun piezetako batzuetan, eta, amaitzeko, bi obra interpretatuko dituzte udalerri horretako Loinatz taldearekin batera.

Ohi bezala, Montse Latorrek egingo ditu zuzendari lanak. Arantxa Gastesi ariko da pianoarekin, eta, perkusioarekin, Carolina Muñoz eta Ainara Aduriz. Piezetako batzuetan Erketzeko dantzariek parte hartuko dute. Hauxe izango da kontzertuko programa:

  • Stay a thousand years (Ramin Djawadi)
  • Agur Maria (Uruñuela)
  • Come again! (John Dowland)
  • Imanolen hiru abesti (Hitzak: Mikel Arregi; Musika: Imanol Larzabal; Moldaketa: Junkal Guerrero)
  • Brodatzen-godalet (Herrikoia; Moldaketa: Miguel Maria Azpiazu)
  • Durme durme (Sefardia, herrikoia; Moldaketa: Audrey Snyder)
  • Bullerengue (Jorge Artel-en poema batetik hartua; Musika: Jose Antonio Rincon).

Esan bezala, amaitzeko, bi pieza interpretatuko dituzte Albokak eta Loinatzek, elkarrekin:

  • Zure boza (Xabier Sarasola)
  • Euskal jokoak (Hitzak: Josune Lopez; Musika: Javier Busto)