Eguzki Bodegas Ayesak Erainen aurka jokatuko du Gipuzkoako txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 23a, 12:30

Eguzki Bodegas Ayesa eta Goierriren arteko neurketako irudia.

Eguzki Bodegas Ayesa taldeak pauso garrantzitsua eman zuen hilaren 18an. Pescaderias Alberto Ferreras Antxo 3-4 gainditu eta Gazteen mailako finalean da Francisco Javier Kixki Perezen taldea. Erainen aurka lehiatu beharko du ligako sari nagusia Oñatin

Zelai zaila da Antxokoa, baina Eguzkiko kideek argi zuten helburua, garaipena. Kantxara atera eta presioa eginez, gutxira 0-2 aurreratu zen Lasarte-Oriako taldea. 

Aurkaria ere saiatu zen aurrera egiten baina Francisco Javier Kixki Perezen taldeak ongi eutsi zuen. 

Hirugarren gola egiteko zorian egon zen Eguzki, baina kontraerasoan Antxok lortu zuen saria eta markagailuan hurbildu zen. Eta atsedena baino lehen, lasarteoriatarrek presio batean huts egin eta berdinketa eskuratu zuen aurkariek.

Atsedenaldian, Eguzki Bodegas Ayesa jokoan nagusi izan zela ohartarazi zien Kixki prestatzaileak jokalariei eta bigarren zatian ere modu berean jokatzeko jarraibidea eman zien. 

Bigarren zatiko erdialdean, kontra batean Antxok aurre hartu zuen eta Eguzkik presioa igo zuen. Ondorioz, minutu gutxira berdinketa lortu zuen.

Lasarte-Oriako taldeak neurketaren pisua hartu eta bost minutu faltan Kixkik atezain jokalaria atera zuen. Antxo ere urduri zegoen eta seigarren falta egin zuen. Penalti bikoitza izan zuen orduan Eguzkik bere alde eta ez zuen hutsik egin, laugarren gola egin zuen. 

Berdinketaren bila aurkariak ere atezain jokalaria atera zuen. Eguzkik ederki egin zuen lan defentsan, ordea eta ez zion Antxori atera gerturatzen utzi. Eta neurketa amaitu baino lehen, lasarteoriatarrek errenta handitzeko beste bi aukera izan zituzten.

Finala

Gazteek egindako lanarekin pozarren eta harro dago Eguzkiko prestatzaile Kixki eta Erainen aurkako finala irekia izango dela uste du. "Taldean konfiantza dut. Astean zehar ahulguneak landuko ditugu," adierazi du. Hala ere, aurkaria sasoi onean iristen dela ohartarazten du, "azken sei neurketak irabazi zituen ligan eta erraz gainditu du finalerdia".

Kadete taldea, aldiz, ezingo da finaletan egon. Arazo administratibo batzuengatik Eguzki Goxokis Goxua taldea ez zen Antiguokoren aurkako neurketara aurkeztu. Beraz, donostiarrak lehiatuko dira Lauburu Ibarraren aurka.