'Hitz egin dezagun...heriotzaz bizitzatik' solasaldia egingo dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 23a, 08:00

Ekainaren 4an, asteartearekin, zainketa aringarri, eutanasia eta aurretiazko borondateaz jardungo dira Eli Elizegi erizaina eta Iñigo Suberbiola etxez etxeko zainketa aringarrietako medikua, euskaraz. Herritar orori irekitako jarduera da baina elkarteko bazkideek lehentasuna izango dute. Irekia da deialdia, aforoa bete arte.