"Elikadura burujabetzara bidean aurrera goaz", nabarmendu dute taldeko kideek: "Zorionak, bihotzez, Errigora egiten eta bide honetan sinesten duzuen guztioi".
Banaketa lanak amaitu berritan Lasarte-Oriako Errigorako Taldeak eskerrak eman dizkie eragile horren udaberriko egitasmoan parte hartu duten herritarrei. Milaka litro olio, ardo berezi eta gorenak eta kontserba, pasta, lekale, arroz nahiz arbendola kilo mordo bat eraman dituzte euren etxeetara.
"Elikadura burujabetzara bidean aurrera goaz", nabarmendu dute taldeko kideek: "Zorionak, bihotzez, Errigora egiten eta bide honetan sinesten duzuen guztioi".