Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabel izango da hizketan lehena, euskara jasaten ari den oldarraldiaz, gure hizkuntzaren egungo egoeraz eta ditugun erronketaz eragile horrek duen begirada aurkeztuta. Tolosako Galtzaundi euskara elkarteko kide Igor Agirrek, ondoren, Tolosaldean azken urteotan egin duten ibilbidearen berri emango digu. Ttakun Kultur Elkarteko kudeatzaile Haritz Salaberriak, hirugarrenik, Lasarte Oriako egoeraz eta gaur egungo erronketaz ariko da. Amaitzeko, hizlariek eta bertaratzen direnek iritziak trukatuko dituzte. 19:00etan izango da mahai ingurua Oriarte Landaberri institutuan.