Denboraldi honetako lehen bakarkako podiuma du lasarteoriatarrak. Hainbat proba lehiatu ditu nazioartean, Espainian eta Euskadin, hala nola, Viana do Castelo (Portugal), Vianako klasika, Natxituako Sari Nagusia, Clásica de la Chuleta edo Medina De Pomar eta Caja Rural-Alea taldearekin podiumera igo da hainbatetan. Aurreko egunean, esate baterako, Beasaingo Loinaz proban taldeko saria jaso zuen.