Bola jokoan sailkapen txanda bat egin zuten parte hartzaile guztiek eta sei onenek mutilen kasuan eta lau onenek emakumeen kasuan aurrera egin zuten. Finalean Josu Lasa herritarra eta Itoiz Alustiza zeraindarra zein Rosa Santos hernaniarra eta Nekane Etxeberria altzarra izan ziren buruz buru bakoitzak zortzi tirada egin zituen. Alustizak aurretik Ibon Miner ereñotzuarrarekin berdinketa hautsi behar izan zuen.
Finalean Alustiza fin ibili zen eta 44 birlarekin gailendu zen; Lasa herritarrak 39 birla bota zituen. Emakumeen norgehiagokan Santosek eskuratu zuen Gipuzkoako titulua 41 birlarekin; Etxeberriak, aldiz, 35
Toka lehia
Tokari dagokionez, Martxeli Kanflanka ereñotzuarra nagusitu zen Nekane Etxeberriaren aurkako emakumeen finalean. Kanflankak txapa 8 aldiz jo zuen; Etxeberriak, aldiz, 6 kolpe. Atzetik sailkatu ziren, Naiara Peñagarikano (4 k.) eta Elena Aldaz (3 k.).
Gizonezko mailan Jose Antonio Calvo urretxuarrak irabazi zion Antonio Amundaraini, txapari 16 aldiz jota; Amundarainek 15 eman zizkion. Hirugarren izan zen Iñaki Maiz 12 kolperekin.