Hilaren 4an Las Palmasen aurkako neurketan aulkian egon zen Martin Reale Arenan; oraingoan Sevillara egin du bidaia eta Benito Villamarinen jokatu ditu lehen minutuak.
Neurketa garrantzitsua zen Realarentzat Europa Leagueko txartela zegoen jokoan. 0-2ko markagailua zegoela atera arren, herritarrak betikoen erasoak zapuztu, emaitza mantendu eta sailkapena eskuratzeko lan egin zuen.