Igande goizean Jalgi Kafe Antzokira bertaratu direnek bestelako giroan gozatu dute beraien edaria. Izan ere, 11:00etatik 15:00etara bitartean Jinete Palido eta Jah Inity Sound DJek jarritako reggae musikaz bete baitute taberna. Edaria eskuan, oinak edo gorputza mugitzera animatu dira batzuk.