Palomo Linares zezenketa elkarteko kideek bazkaria egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 19a

Palomo Linares elkarteak bere 57. urteurrena ospatu du igandean egoitzan egindako bazkariarekin. 50 bat lagun batu dira mahaien bueltan, tartean, Agustin Valdivia alkatea. Menu goxoa dastatu dute: Piper gorri eta bentreska entsalada, urdaiazpiko iberikoa eta patea, Aldikako bakailaoa pil-pilean, Balerdi harategiko azpizuna piperrekin; edateko, berriz,  ura, ardoa edo sagardoa zuten aukeran. Amaitzeko, postrea eta kafea izan dute.