Itxaropen bila dabiltzan pertsonaien topalekua

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 18a, 21:29

Khea Ziater antzerki taldeak La sed del minotauro antzezlanaren emanaldi elebiduna egin du Manuel Lekuona Kultur Etxean. Il labirinto tabernan Duque eta Enzo elkartuko dira. Lehenak edariarekin arazoa du, hein batean emakume bat ahaztu nahi duelako, bigarrenak, berriz, maitatuko duen emakume bat bilatzen du, eta hori, Lisa izatea espero du. Teseo27 ezizenarekin Ariadna24 ezagutu du eta aurrez aurre lehenengoz elkar ikusteko hitzordua egin dute bere tabernan. Zoriarekin eta zortearekin borrokan dabiltzan Beni eta Jani ere bertaratuko dira. Taberna eszenario bakarra bada ere, proiektatutako irudien bidez edo atrezzoarekin osatutako eszenarioetan kontatzen dira pertsonaien istorioak.

Erlazionatuak