Maitasun bila ari diren antiheroiak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 18a, 09:54

Argazkia: Khea Ziater antzerki taldea.

Khea Ziater antzerki esperimental taldeak 'La sed del minotauro' antzezlanaren emanaldia egingo du gaur kultur etxean. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrerek 6 euro balio dute.

Taberna-kafetegi batean gertatuko dira La sed del minotauro antzezlaneko gorabeherak. Hotza egiten duela, hori da establezimendu horren kokapenari buruzko pista bakarra. Bezeroak sartu-irtenean ariko dira etengabe: aintzat hartzen ez dituen mundu batetik ihesi eta maitasunaren bila ibiliko diren antiheroiak dira.

Atsekabetuta eta desesperatuta daude pertsona horiek eta euren buruen aurka borrokatuko dute, zoriontsu izateko irabazi beharko duten barne borroka galtzeari dioten beldurrari aurre eginda. 

Jon Gerediaga idazlearen testu bat abiapuntu hartuta ondu du lana Alex Gerediagak, berarekin elkarlanean. Khea Ziater antzerki talde esperimentalak (2010ean hasi zuen ibilbidea) oholtzaratu duen zortzigarren lana da La sed del minotauro.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Alex Gerediaga.Argazkia: Son Aoujil.Eszenografia: Azegiñe Urigoitia.Ekoizlea: Khea Ziater.Herrialdea: Espainia (2024). Iraupena: 70 minutu.Generoa: Drama.Aktoreak: Txubi Fernandez de Jauregi, Arrate Etxeberria, Leire Ucha/Miren Gaztañaga, Jon Ander Urresti eta Ainhoa Artetxe.