Alebin eta KZL mailako igerilari gazteek proba sendoak lehiatu zituzten azken jardunaldian.
Alebinek iraupen ertaineko edo lau estiloetako saioek izan zituzten bakarka. Zehazki 200 m. libre eta 400 m. libre probetan egin zuten igeri Aitor Ormazabal, Oier Jauregi, Itxaso Iparragirre, Izaro Bautista eta June Apeztegia. 200 m. libre eta 100 m. lau estilo saioetan, aldiz, Lier Garmendia eta Ander Martinez aritu ziren.
Igeriketa taldeko arduradunek jakitera eman dutenez, lau estiloetako proban, guztiek Alebin mailako Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuten. Eta Itxaso Iparragirreren kasuan, gainera, Euskal Herriko gutxienekoa ere izan zen. Iparragirre bigarren sailkatu zen saio horretan, baita 200 m. librean ere.
Benjaminei dagokionez, lau estiloko probak izan ziren nagusi. Gauzak horrela, A maila kirolariek 100 m. lau estilo eta B mailakoek 50 m. tximeleta eta 200 m. lau estilo saioetan egin zuten igeri.
A mailan, erronka polita izan zuten Intza Azkarate, Leire Lopez, Oier Azpiazu, Arhane Lizeaga, Uxue Apeztegia, Nora Becerra eta June Lasarte igerilariek. Guztiak ederki jardun ziren, lau estiloak eta biraketa arauak ongi betez. Prestatzaileek azpimarratu modura, "oraindik gauza asko ikasi behar dituzten arren, bide onetik doazela ikusi dugu".
B mailan ere bikain aritu ziren Irai Jauregi eta Urko Azpiazu eta prestatzaileak gustura izan ziren euren jardunarekin.
Hurrengo hitzorduak
Hurrengo asteetan hainbat proba eta txapelketei aurre egingo diete maila horietako gazteek.
Hilaren 19an Ordiziako Majori igerilekuan, Eskolarteko mailako Gipuzkoako Txapelketa edo Igerilari onena lehia izango da. Sailkapena eskuratu duten benjamin mailako igerilariak nor baino nor arituko dira; horietako bat izango da, Buruntzaldea IKTko Kerman Miguel.
Hurrengo astean, aldiz, alebin mailako hainbat kide Gipuzkoako ordezkari modura Euskadiko Kirol Jokoetan parte hartuko dute.
Ekainaren 8an, aldiz, guztiek Lasarteko XXXIII. Saria lehiatuko dute eta ostean, alebin mailako Gipuzkoako zein Euskadiko txapelketa.