Ostadarreko Erregional Gorenak, azken ahalegina igoera lortzeko

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 17a

Erregional Ohorezko taldea. Arg.: Ostadar SKT

Ostadar SKTko Erregional Gorenak Ohorezko Erregionalera zuzenean igotzeko azken aukera du bihar, larunbata Orion. Kirol taldeko arduradunek taldea babestu eta animatzeko Oriora hurbiltzeko deia egin diete zaletuei

Erregional Gorenak hitzordu garrantzitsua du larunbatean. Aurreko jardunaldian Axularren aurka 1-0 garaitu ostean, sailkapeneko bigarren postuan da lehen sailkatu den Vasconiatik puntu batera.

Bihar hiru puntuak eskuratzeko Oriokoren aurka borrokatuko da, 16:00etatik aurrera Mendibeltzeko zelaian. Eta bien bitartean, Vasconiaren neurketako nondik norakoei ere adi egon beharko du herriko taldeak.

Ostadarrek garaipena erdietsi eta Vasconiak galdu edo berdinduz gero, sailkapeneko buru izango litzateke talde urdin-beltza eta zuzenean Ohorezko mailara igoko litzateke.

Lehen pausoa aurrera eramateko Ostadarrek zaletuen babesa ezinbestekoa izango du eta horregatik Ostadarreko jarraitzaileei Oriora hurbildu eta taldea  animatzeko eskaera egin die taldeak.