Liburu horretan Euskal Herri osoko 30 tontor aurkeztu ditu idazleak, "ederrenak" bere iritziz. Mendizaleentzat ezinbesteko diren Orhi, Anboto, Aratz, Txindoki edo Iparla mendiez gain, ezagunak ez diren beste hainbat tontor ere dira liburu horretako protagonistak.
Ramon Portilla mendizale eta argazkilari madrildarraren mundu osoko irudiekin osatutako atal batez ere gozatu ahalko da liburuan.