Maialen Chourraut kiroldegian jokatu zuten azken aurreko jardunaldia junior eta seniorrek. Txanponaren bi aldeak bizi izan zituzten.
Jubenilek Aiztondo NT izan zuten aurkari hilaren 11n. Nahiz eta ederki borrokatu, Villabonako taldea 1-3 gailendu zen (20-25, 25-27, 25-23 eta 14-25). Denboraldiko azken neurketan Ipar Titanaken aurka neurtuko ditu indarrak. Neurketako irudiak galerian.
Senior mailako taldeak, aldiz, Ipar Titanak izan zuen aurrez aurre. Urdin-beltzak sailkapeneko buru dira, baina ezin zuten hutsik egin Donostiarren aurkako hitzorduan; 3-0 irabazi zuten.
Azken jardunaldian Ostadarrek ez du jokatuko, atseden du, baina Donostiako Mons kiroldegian lehiatuko diren neurketen emaitzen zain egongo da. Horien arabera Gipuzkoako txapeldun izan daiteke eta.
Finala
Infantil A taldearen kasuan, Donostiako Pio Baroja kiroldegia jokatzen ari den azken fasean dago murgilduta. Ane Theus eta Nora Caspistegiren taldeak Euskadiko txapelketako esperientziaren ostean, Gipuzkoako finalera iritsi da.
Hilaren 11n, Aiztondo NKT1en aurkako finalerdia jokatu zuen talde urdin-beltzak. Lasarte-Oriako jokalariak nagusi izan ziren hiru setetan (25-13, 25-13 eta 25-14) eta ligan neurketarik galdu gabe aurrera egin dute.
Finalean Aldapeta Maria Berdeak taldea izango du aurkari. Elkar ezagutzen dute bi taldeek. B multzoko multzoko lehen eta bigarren sailkatuak izan ziren eta lehiaketan elkarren aurka borrokatu zuten; Ostadarrek 3-1 irabazi zuen.
Talde urdin-beltzeko prestatzaileek finalean denboraldiko bolada ederra ez haustea espero dute; infantil A taldeak ez dute neurketarik galdu. Eta horretarako, garaikurra eskuratzeko ederki borrokatuko direla argi dute. Hitzordu garrantzitsua hilaren 18an, 11:00etan da Pio Baroja kiroldegian.
Hondartzako boleibola
Kantxako boleibolak hondartzako modalitateari eman dio erreleboa eta hilaren 12an, Gipuzkoako txapelketei hasiera eman zitzaien. Maiatzetik ekainera asteburuz asteburu maila ezberdinetako lehiak izango dira, Tolosan edo Donostian.
Ostadar SKTko kideek jakitea eman digutenez, maila bakarrera aurkeztuko dituzte taldeak, senior mailara. Neurketak ekainaren 8an izngo dira Donostiako Zurriola hondartzan.