Antolatzaileek jakinarazi dute bi ordu inguruko ospakizuna izango dela. Herritarrak animatu dituzte Realaren koloreak dituen arropa jantzi eta festan parte hartzera.
Erreginaren Kopako finala jokatuko dute txuri-urdinek Bartzelona ahalguztidunaren aurka larunbat honetan, Zaragozan, 19:00etatik aurrera. Erronka zaila du Realak aurretik eta primeran etorriko zaizkio hango eta hemengo zaleen indarrak. Donostiarrak animatze aldera, festa bat aurrera eramango du Sasoeta Sasoian auzo elkarteak gaur, Jaizkibel plazan, 18:00etatik aurrera.
Antolatzaileek jakinarazi dute bi ordu inguruko ospakizuna izango dela. Herritarrak animatu dituzte Realaren koloreak dituen arropa jantzi eta festan parte hartzera.