Txinako medikuntza tradizionalari buruz hitz egin du David Egizabalek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 15a, 13:05

Txinako medikuntza tradizionalean aditua den David Egizabal herritarraren hitzaldia izan da Danok Kide elkartearen XVIII. Balioetan Hezi jardunaldien barruan aurrera eraman duten bigarren hitzaldia. Herritarren interesa piztu du gaiak, eta entzulez bete da kultur etxeko aretoa. Adi jarraitu dituzte adituaren azalpenak.