Zaintza eta boluntariotzari buruz ariko dira gaur Biyak Bat egoitzan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 15a

Aurreko hitzaldia euskarari buruzkoa izan zen.

'Berrikuntza politikoa esploratzen' zikloko laugarren hitzaldia aurrera eramango du gaur arratsaldean Oreki fundazioak, Biyak Bat elkartean. 18:30ean hasiko da solasaldia eta gonbidatu hauek hitz egingo dute: Aspaceko eta Lasarte-Oriako Bizikidetza Taldeko kide Rosabel Ausinek, Nagusilaneko kide Encarni Baztanek eta Adinkideko ordezkari Leire Garciak. Zaintza eta boluntariotza jorratuko dituzte partaidetzaren ikuspegitik.