LOKEko eskolarteko gimnastek poltsa dominez bete dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 15a, 09:45

Eskolarteko Gipuzkoako finalean parte hartu zuten gimnasta eta taldeak. Arg.: LOKE Gimnastika.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) kideek lan ederra egin dute Eskolarteko Gipuzkoako txapelketako finalean. Alebin eta infantil mailan lehiatu diren gaztetxoek 11 domina jantzi zituzten bakarka zein taldean

Bakarkako lehian esku hutsik eta sokarekin egin behar izan zuten lan alebin A eta B mailako lau ordezkariek eta euren dantzei esker, guztiek izan ziren lehen edo bigarren postuetan.

Taldeka aldiz bi zilarrezko postu izan dira, alebin B mailako zein infantil c mailako taldeak. LOKEko prestatzaileek azaldu digutenez, bigarren talde horrek lehen sailkatuaren puntu-kopuru bera jaso zuen eta berdinketa egonez gero, exekuzio puntu handien lortzen duen ekipoa gailentzen da. 

Goien, LOKEko bakarkako gimnastak dominekn eta Infantil C mailako bigarren postua. Behean, Alebin B mailako P taldea podiumean eta gurasoak. Arg.: LOKE Gimnastika.

LOKEko ordezkarien emaitza honakoak izan ziren:

Alebin C maila

  • Landaberri G 4ª.
  • Landaberri P 10ª.

Alebin B maila

  • Landaberri G 7º.
  • Landaberri P
  • Ariane Rodriguez
    Esku hutsik 1ª /
  • Oihane Portuburu
    Soka 2ª/
    Portuburu + Rodriguez 2ª.

Alebin A maila

  • Aiala Jimenez 
    Esku hutsik 2ª/
    Soka 1ª
    / Orokorra 1ª.
  • Laia Suberbiola 
    Esku hutsik 1ª/
    Soka 2ª/ Orokorra 2ª.

Infantil C maila

  • LOKE 2ª.

Gimnastika ataleko prestatzaileak pozarren daude guztiek egindako lanarekin eta gurasoek izandako inplikazioarengatik. Horrez gain, alebin A mailako bakarkako bi kideek, Aiala Jimenezek eta Laia Suberbiolak, Euskadiko Eskolarteko Jokoetarako sailkapena eskuratu dutela ere aurreratu dute. Hitzordua hilaren 25ean izango da Basaurin, Bizkaian.

Itzal torneoa

Taldeko ordezkari gazteek, beraz, lehiaketez atseden hartuko dute; jubenil eta kadete B mailako ordezkariek, ordea, hilaren 19an Gasteizera egingo dute bidaia; Itzal Torneoan parte hartuko dute.