Aitor Manso hirugarren izan da Fitoko igoeran

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 14a, 14:30

Aitor Manso (eskuinean), Fitoko igoerako podiumean. Arg.: A. Manso.

Aitor Manso herritarrak Arriondas, Kantabrian lehiatutako Nazioarteko Fitoko igoeran parte hartu du. Entrenamendu zein lasterketean egindako lanari esker, III. kategoriako sailkapenean brontzezko postua eskuratu zuen herritarrak

.Pozarren dago gidari gaztea Espainiako mendiko txapelketako proban podiuma egiteagatik: " Iaz ezin izan genuen partea hartu kotxeak kolpe bat hartu zuelako entrenamentuak baino lehen. Beraz, nire lehen Fitoko igoera dela esan daiteke eta podiumean izan gara, gainera".

Estatuko lehiari hasiera eman dio proba horrek eta Lasarte-Oriako gidariak maila horretako lasterketa guztietan parte hartuko duela aurreratu du. "Proba honetako emaitza ikusita, urtean zehar lehen postuetan lehian egon gaitezkeela uste dugu", onartu du.

Ekainean Andorran lehiatuko du Estatuko txapelketako hurrengo lasterketa; bien bitartean, Euskadiko lehiaketako San Cosme eta Nafarroako Ibardineko igoeretan ere lehiatzea aurreikusten du Aitor Mansok.