Asteroko futbol profesionalaren jardunaldiko hamabost partidaren emaitzak (etxekoak ala kanpokoak irabaziko duen ala berdindu egingo duten) asmatzea da kiniela jokoaren helburua. Jokalari batek hamalau atera ditu eta 20.084,59 euroko saria kobratu du gure herriko Izaguerri administrazioan. Establezimendu horren jabe Cristina Izaguirrek Lasarte-Oria Orain atari digitalari kontatu dionez, "oso pozik" daude, saria "garrantzitsua" delako eta aurten banatu duten bigarren "sari potoloa" izan delako.