Asier Sagasti garaile, Gasteizko Espainiako Kopan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 14a, 11:45

Asier Sagasti, podiumeko gorenean. Arg.: LOKE Judo.

Beterano mailako Espainiako Kopa jardunaldia lehiatu zen hilaren 11n, Gasteizen. Lasarte-Oria Kirol Elkateko Asier Sagasti kideak parte hartu zuen hitzorduan eta M1-M2 kategoriako 100 kilo azpiko podiumeta igo zen

Sailkapen fasea eta finalerdia gainditu ostean, Kanaria Uharteko Francisco Jose Barreraren aurka jokatu zuen finala. Sailkapen multzoan elkarren aurka lehiatu izanagatik Sagastik ezaguna zuen aurkaria. Herritarra nagusi izan zen eta urrezko domina jantzi zuen.