Errigoraren olioa banatzen hasiko dira gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 14a, 08:00

Lasarte-Oriako Errigorako taldea gaur arratsaldean hasiko da herritarrek Eskutik Eskura kanpainan erositako olioa banatzen, Ttakunenea elkartean, 17:00etatik 20:00etara. Gaur bertaratu ezin dutenek bihar jaso ahalko dituzte botilak, toki eta ordu tarte berean.

Datorren asteko astearte eta asteazkenean banatuko dituzte gainerako produktuak: kontserbak, pasta, lekaleak, arroza, eta abar. Ttakunenea elkartera joan beharko dute herritarrek horiek jasotzera, 17:00etatik 20:00etara.