Lasarte-Oriako PSE-EEko ordezkariak Jaizkibel plazan izan dira igande goizean Sasoeta auzoko bizilagunen proposamen, iruzkin edo kexak entzuten. Sozialistek jarritako karpara bertaratzeko aukera izan dute auzotarrek 11:30etik 13:30era bitartean, eta Agustin Valdivia alkatearekin, edo Lourdes Acevedo, Nuria Fernandez edota Txus Alonso zinegotziekin hitz egitekoa. Paperean jaso dituzte esandakoak eta herritarrek eskuragarri zituzten mahai gainean udal taldearen programa eta eskuorriak.