Magiak eta umoreak eragindako sentipen bilduma

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 11a, 18:13

Hodei magoak kolorez, umorez eta ilusioz bete du kultur etxeko eszenarioa Sentsazioak ikuskizunarekin. Familia guztiak izan du ondo pasatzeko aukera, bere trukoekin eta bere umore bihurriarekin. Nahiz eta trikimailuetako batzuk ezagunak izan, harridura eragin dute bertaratutakoengan. Esaterako, sakelakoak ordezkatutako zenbait gauza sartu ditu kutxa batean, eta nolabait, desagerrarazi. Ikusleekin harremanetan jardun da magoa eta parte hartzera ere animatu ditu, txalo egin edo erantzuteko xaxatzeaz harago. Horren adibide, boluntario bat igo du oholtzara berak asmatutako aplikazioa erakusteko. Enara andoaindarrak 9 urte zituela esatean, gutxienez, 10 urteko haurra behar zuela erantzun dio Hodeik, eta iritziz aldarazteko zirikatu badu ere, Enarak ez du kopurua aldatu. Edonola, esne kutxa beretik edari ugari atera ditzakeela erakutsi dio magoak. 

Erlazionatuak