Santa Ana pala txapelketako izena ematea maiatzaren 20an irekiko da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 10a, 15:47

Lasarte-Oriako Udalak 41. Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Ekaina eta uztailean zehar jokatuko da lehia

Uztailaren 26a Santa Ana eguneko ospakizunen artean, Santa Ana pala txapelketa egon ohi da. Lasarte-Oriako udalak aurten ere lehiaketa antolatu du eta  ekainaren 4tik uztailaren bukaera arte Loidibarren pilotalekuan pala partidez gozatu ahalko dute zaletuek.

Aurreko edizioan bezala, 16 urte beteak izanik, Buruntzaldean  –Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil – bizi diren emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal izango dute.

Izena ematea Maialen Chourraut kiroldegian egin behar da maiatzaren 20tik 28ra. Bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia eman behar dituzte parte hartzaileek. Inskripzioa doakoa da.