Aipatu errepide horretako 21. kilometroan gertatu da ezbeharra. Hil egin diren bi lasarteoriatarrak auto berean zihoazen, kopilotuaren eserlekuan bat eta atzean bestea. Soria eta Burgoskoak ziren jaiotzez baina urteak ziren gure herrian bizi zirela.
Zauritutako beste lau pertsonak ospitalera eraman dituzte eta larri dago horietako bat.