Beltzak Errugbi eskolako gaztetxoek topaketen denboraldiari amaiera eman zioten, hilaren 5ean. 14, 12 eta 10 urtez azpiko gazteak, Zarautz Errugbi eskolako lagunekin batera, Kontxako hondartzako trofeoan parte hartu zuten. Gipuzkoa, Nafarroako zein Iparraldeko taldeen aurka neurtu zituzten indarrak. Partidak amaitzean hirugarren denboraz gain, giro ona baliatuz bainutxo bat ere hartu zuten.