Elkarte urdin-beltzeko arduradunek ohar bitartez azaldu duten moduan, "taldeak hilabeteak daramatza Ohorezko Erregional mailara igotzeko ahaleginetan eta guztion babesa beharko du". Horregatik zaletuak gonbidatzen ditu larunbat honetan, hilaren 11n, arratsaldeko 18:40ean Michelin kirol gunera bertaratu eta taldea babestera.
Horrez gain, gainerako taldeentzat denboraldiko azken partida dela gogoratu du oharrean eta etxean jokatzen dituzten neurketetara hurbiltzeko deia ere egin du (ikus agenda). Horrela, kamiseta urdina soinean, Ostadarreko taldeak errespetuz eta gogoz animatzera bultzatzen ditu zaleak.