Manifestazioa eta salaketa akanpada egingo dituzte gaur Palestinaren alde

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 10a

Lasarte-Oria Palestinarekin Herri Ekimenak manifestazio bat aurrera eramango du gaur 'Rafah zutik! Palestina askatu!' lelopean. Okendo plazatik aterako dira manifestariak, 20:00etan. Amaitu eta gero, Lasarte-Oriako Ernaik salaketa akanpada aurrera eramango du Okendon bertan.