Udal Musika Eskolan aurrematrikulatzeko azken eguna da gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 10a

Datorren urtean Udal Musika Eskolan aritu nahi dutenek Manuel Lekuona Kultur Etxeko bigarren solairura joan beharko dute 09:00etatik 14:00etara; gaur izango dute tramitea egiteko azken eguna. Egoitza horretara joaterik ez dutenek musikaeskola@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatz dezakete. "Gustura erantzungo ditugu lasarteoriatarren zalantza guztiak", adierazi dute eskolaren arduradunek.

Eskaintza zabala prestatu dute Udal Musika Eskolan jardun nahi dutenentzat: 4 eta 7 urteko umeentzako musika tailerrak, pianoa, gitarra klasikoa edota elektrikoa, tronpeta, trikitixa, akordeoia eta beste instrumentu ugari jotzen ikasteko aukera. Aurrematrikula egiteko azken eguna ostirala izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO