Reala animatzeko festa egingo dute Jaizkibel plazan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 10a

2019ko Erreginaren Kopa irabazi eta gero herritarrek harrera egin zieten Realeko jokalariei.

Erreginaren Kopa jokatuko du Donostiako taldeak Bartzelona ahalguztidunaren aurka datorren asteko larunbatean, Zaragozan, 19:00etatik aurrera. Erronka zaila du aurretik eta primeran etorriko zaizkio hango eta hemengo zaleen indarrak. Txuri-urdinak animatze aldera, festa bat aurrera eramango du Sasoeta Sasoian auzo elkarteak ostegunean, Jaizkibel plazan, 18:00etatik aurrera.

Antolatzaileek jakinarazi dute bi ordu inguruko ospakizuna izango dela. Herritarrak animatu dituzte Realaren koloreak dituen arropa jantzi eta festan parte hartzera.