Bi taldeak garaipena buruan, indartsu atera ziren zelaira. Zelai erdialdean baloia batetik bestera zihoan eta eraso zein kontraerasoak ugariak izan ziren bi zelaietan. Baloia ez zen sarean sartu, ordea; bi taldeetako atezain zein defentsaren lanek atsedenaldira husnako berdinketarekin iristea ekarri zuen.
Bigarren zatian ere jokoak berdin jarraitu zuen. Tamalez, 78. minutuan, Billabonak atea aurkitu zuen. Etxeko taldeak ez zuen amore eman eta berdinketako gola bilatu zuen azken minutura arte. Ez zen posible izan, ordea eta ondorioz, lehiaketari agur esan dio kadete C taldeak.
Kanpoan garaipena
Maila bereko gainerako taldeek zorte ezberdina izan zuten Gipuzkoako Kopako neurketetan: garaipen bat eta bi porrot.
Etxean jokatutako partidetan aurkako emaitzak eskuratu zituzten bai Texas Lasartearra CF-k, baita Ostadar nesken taldeak ere. Zuri-urdinek neurketa borrokatuan 1-2 galdu zuten Orioko Bren aurka eta urdin-beltzen kasuan, Oiartzun B 1-4 gailendu zen.
Ostadar B taldeak, aldiz, Lazkao Bren aurka gogor lehiatu eta 1-2 irabazi zuen.