Maiatzeko ohiko saioa egingo dute gaur arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 9a, 09:43

Pleno aretoan elkartuko da udal korporazioa, 18:30ean. Eztabaidatuko dute, besteak beste, udaleko langile eta korporatiboen soldatak %0,5 gehiago igotzeaz. 

Gai zerrenda
  1. Apirilaren 18ko saioaren akta onartzea.
  2. Alkatetzaren proposamena: udal korporazioak kide anitzeko organoetan izango dituen ordezkariak izendatzia, Nuria Fernandezek itzultzeko eskatu ostean.
  3. 2/2024 zenbakiko kredituak aldatzeko espedientea onartzea.
  4. Administrazioaren kabuz berrikusteko prozedura hastea.
  5. Alkatetzaren proposamena: Lasarte-Oriako Udaleko langile eta korporatiboen ordainsariak %0,5 gehiago igotzea.
  6. Galderak eta erreguak.

Pleno aretora bertaratu ezin direnek udalaren YouTube kanalean ikus dezakete gaurko saioa.