Tomellosora egin zuen bidaia LOKEko kide Ekain Luisek junior mailako Espainiako Kopa lehiatzera eta ez zen esku hutsik itzuli; zilarrezko domina jantzi zuen. 100 kilo baino gehiagoko mailan parte hartu zuen judoka gazteak eta Extremadurako Joao Pedro Herenciaren borrokatu zen finalean. LOKEko kideak ezin izan zuen aurkaria gainditu eta bigarren postua eskuratu zuen.
Alebin mailako judoka gazteak, aldiz, Urnietan bildu ziren Gipuzkoako txapelketa zein Kopa lehiatzeko.
Bi lehiaketetan bikain egin zuten borroka judoka gazteek eta Valeria eta Ivan kideak podiumean izan ziren. Valeria Gipuzkoako txapeldun izan zen eta Ivanek brontzezko domina jantzi zuen.
Beterano kopa
LOKEko gaztetxoek ez dute lehiaketarik izango, baina hilaren 11n, beterano mailako Gasteizko Espainiako Kopa jokatuko da. LOKEko kide Asier Sagastik M1 kategoriako 100 kilo baino gutxiagoko lehian parte hartuko du.