LOKEko gimnastak Amateur txapelketako podiumera igo dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 8a, 14:45

Ezkerretik eskuinera, Aitana Molano, Mirian Prieto, Kadete C mailako LOKE 1 eta Noa del Amo eta Saioa Boyero. Arg.: LOKE Gimnastika.

Gimnastikako Amateur mailako Gipuzkoako txapelketako finala lehiatu zuten, hilaren 5ean, Tolosako Uzturpe pilotalekuan. Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) kirolariek maila ezberdinetan parte hartu zuten eta euren lanei esker, dominak eskuratu zituzten

Hala nola, senior mailako Mirian Prieto zein Kadete C mailako LOKE 1 taldea podiumeko gorenera igo ziren sailkapen orokorrean; Aitana Molano jubenila, aldiz, pilotan izan zen txapeldun.

LOKEk ordeazkarien emaitzak honakoak izan ziren. Beltzean podiumean izan ziren kirolariak:

• Master A 
Paula Martinez - uztaia 6ª; zinta 5ª; orokorra 6ª.
• Senior A 
Mirian Prieto- uztaia 3ª; zinta 1ª; orokorra 1ª. 
• Jubenil A 
Noa Del Amo/Saioa Boyero - zinta 2ª; pilota 3ª; orokorra 3ª
Erika Tejero - zinta 5ª; pilota 6ª; orokorra 6ª.
• Jubenil B 
Aitana Molano - zinta 9ª; pilota 1ª; orokorra 3ª.
LOKE - uztaiak eta pilotak 5ª
• Kadete A 
Maitane Sarmiento - uztaia 4ª; borrak 4ª; orokorra 4ª.
• Kadete B 
LOKE - bost pilota  4ª.
• Kadete C 
LOKE 1 - bost pilota 1ª.
LOKE 2 - bost pilota 5ª.

Kirol elkarteko arduradunak pozarren daude gimnastek egindako lanarekin. Izan ere, guztiek eskuratu dute hilaren amaieran Euskadiko txapelketan parte hartzeko txartela. Hala ere, taldeko prestatzaileek jakin arazi dutenez, "kadete C mailako taldeek ez dute parte hartuko B mailakoen aurka egin beharko luketelako".

Aurretik hilaren 11n, eskolarteko mailako gimnasten txanda izango da Irunen. Horiek ere Gipuzkoa onenen artean egoteko lehiatuko dira.