Pablo Ucero herritarrak, hirugarren postua halterofiliako Euskadiko Txapelketa Nagusian

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 8a, 13:45

Pablo Ucero herritarra podiumeako hiurgarren mailan. Arg.: E. Martin.

Halterofiliako Euskadiko Txapelketa Nagusia lehiatu zen hilaren 4an, Barakaldon (Bizkaia). Danok Danena taldeko Pablo Ucero herritarra Gipuzkoako selekzioarekin lehiatu zen 73 kilo azpiko kategorian eta brontzezko domina jantzi zuen. Peter Cubillo bizkaitarra eta talde kide Igor Sasian izan ziren lehen eta bigarren mailan, hurrenez hurren