Ostadarreko saskibaloi taldeak azken txanpan sartu dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 8a, 15:30

Ostadar saskibalo ataleko I. Senior taldea, neurketa baino lehen. Arg.: Ostadar Saskibaloia.

Ostadar Saskibaloi saileko taldeak denboraldiko azken jardunaldiak jokatzen ari dira maiatzeako lehen asteetan. Bada bere mailako azken fasea lehiatzen ari denik ere, Kadete Errendimendu taldea kasu

Fase erregularra bere multzoko lehen amaitu ostean, azken faserako sailkatu eta Ordiziaren aurka joan-etorriko kanporaketa jokatzen ari da Jonatan Reinok zuzentzen duen taldeak. 

Hilaren 4an, Ordizian eman zion hasiera final erdietako lehiari eta aurkaria nagusi izan zen, 62-27.

Ostadarreko taldeak zail izango du etxean kanporaketari itzulia ematea, baina borrokatzeko prest dago. Hitzordua hilaren 12an, 9:30ean izango da Maialen Chourraut kiroldegian. 

Denboraldiari agur

Talde urdin-beltzeko ordezkari batzuk lehian ari diren arren, beste batzuk amaitu dute lehia.

I. Senior mailako taldearen kasua da azken hori. Beñat Eleicegui eta Gaizka Urreiztik zuzentzen duen taldeak ezin izan zuen Goierri gainditu etxean jokatutako azken neurketan. Aurkaria nagusi izan zen hasieratik eta 34-76 gailendu zen. Hala ere, liga bederatzigarren postuan amaituta, maila mantendu du talde urdin-beltzak.

Infantil Errendimendu Urrea mailako taldeak ere etxean jokatu zuen denboraldiko azken neurketa. Yoga Shala Askatuak taldea izan zuen aurkari. Donostiarrak indartsu hasi zuten neurketa eta nahiz eta partidako bigarren zatian etxekoak hobeto jardun, lehen laurdenan eskuratutako errenta ongi mantendu zuten. 41-51 amaitu zen lehia.

Txanponaren beste aldea bizi izan zuen maila bereko partaidetzako Ostadar beltzak. Lehen zatia 23-23 berdinduta amaitu ostean, ederki borrokatuta Luberri Ibaeta Jakibai taldea 47-55 gainditu zuten urdin-beltzek. 

Horrez gain, saski eskolako kideek ere azken topaketa izan zuten Donostiako Mons kiroldegian, hilaren 5ean. Ostadarreko kideez gain, Aldapeta Maria, Askatuak, ISB eta Ibaeta Eskola Luberri Maria taldeak izan ziren eta ederki gozatu zuten saskibaloian jokatzen.