Herriko atletak ederki jardun dira txapelketa ezberdinetan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 8a, 13:15

Ezkerrean, Pirinioen aretako lehian parte hartu zuten Ostadarreko kideak. Eskuinean, infantil mailako taldea. Arg.: Ostadar Atletismoa.

Lasarte-Oriako atletak txapelketaz betetako hilabete hasiera dute. Maila ezberdinetako lehiaketak edo Gipuzkoako selekzioarekin hitzordua izango dituzte kirolariek

Hilaren lehenean, Ostadar SKTko hiru kide Gipuzkoako selekzioarekin lehiatu ziren Donibane Lohitzunen. Pirinioen arteko trofeoan parte hartu zuen taldeak Nafarroa eta Iparraldeko Wasconiaren aurka eta Gipuzkoa garaile izan zen.

Oinatz Almagro, Eider Redondo eta Aiala Ramosek euren harritxoa jarri zuten garaipenean. Lehen biak luzera jauzi proba egin zuten eta Ramosek xabalina jaurtiketa.

Atletismo eskolako gaztetxoek ere lehiaketa izan zuten hilaren 5ean, infantil mailako eskolarteko eta kluben arteko Gipuzkoako txapelketa.

Talde urdin beltzak nesken taldea bosgarren postuan sailkatu zen. Mutiletan 4x80 m. erreleboa bakarrik aurkeztu zuen taldeak.

Hodei Murgiondo herritarra, aldiz, seigarren izan zen bere taldearekin, Atletico San Sebastian. Gazteak 80 m. hesi proban parte hartu zuen.

Txapelketa gehiago

Hilaren 11n, herritar federatuek proba libreak dituzte Donostiako miniestadioan.

Igandean, hilaren 12an, alebin eta infantil mailako Gipuzkoako txapelketako azken jardunaldiari egingo diete atleta gazteek, Irunen.

Eta egun horretan bertan Master Mailako Euskadiko txapelketa lehiatuko da Durangon (Bizkaia) eta Atletico Renteriako Mari Carmen Olaso herritarra izango da lehian.