Buruntzaldea IKTko Iñaki Garciak, dominak eta marka berriak Tarben

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 8a, 12:30

Ezkerrean, Iñaki Garcia, porba batetako podiumean. Eskuinean Gipuzkoako taldearekin. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko Iñaki Garcia 31es Nautiques de Tarbes proban lehiatu zen hilaren 4an eta 5ean Gipuzkoako selekzioarekin, Tarbe, Frantzian. Bikain lehiatu zen gaztea; bost domina jantzi zituen: hiru urre, zilar bat eta brontze bat

Igeriketa taldeko Iñaki Garciak banakako lau probatan egin zuen igeri, lauetan bere marka ondu zuen eta hiruretan infantil mailako podiumean izan zen.

50 m. libre proba lehiatu zuen lehena eta bai sailkapen saioan baita finalean ere bere marka hobetu zuen igerilari gazteak. Gainera, 25,62ko denbora eginez, urrezko domina jantzi zuen. 

Nahiz eta lehen postuetan ez egon, 200 m. libre proban ere marka berria ezarri zuen, 02.05,20 eta estatu mailako txapelketan parte harteko gutxieneko denbora igeri egin zuen Garciak.

50 m. bizkar proban zilarrezko domina jantzi zuen sailkapen proban gainditutako marka pertsonala ehuneko batean onduz (30,79) eta Espainiako txapelketako gutxienekotik lau ehunekoetara geratuz. 

Banakako probekin amaitzeko, Buruntzaldea IKTko kideak 100 m. libreko lehian lehen postua eskuratu zuen. Gainera, bere marka bitan gainditu zuen; sailkapen saioan 56,85 egin zuen eta finalean, aldiz, 56,81.

Lehiatu ziren bi erreleboetako kide ere izan zen Buruntzaldea IKTko gaztea. 4x 100 m. libreko lehian hirugarren izan ziren eta 4x100 m. lau estiloko saioan, berriz, lehenak izan ziren. Azken posta egin zuen azken horretan Garciak, 100 m. libreak.