Errigoraren produktuak banatuko dituzte datozen egunetan, Ttakunenean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 8a, 11:08

Lasarte-Oriako Errigorako taldeak olioa, kontserbak, pasta, arroza, lekaleak eta bestelako produktuak banatuko ditu Ttakunenea elkartean, datozen egunetan. Eskutik eskura kanpaina "ederra" izan dela nabarmendu dute kideek eta eskerrak eman dizkiete egitasmo hori babestu duten lasarteoriatarrei.

Banaketa egutegia
  • Hilaren 14an eta 15ean, 17:00etatik 20:00etara: olioa banatuko dute.
  • Hilaren 21ean eta 22an, 17:00etatik 20:00etara: kontserbak, pasta, arroza, lekaleak, ardo sortak eta almendrak banatuko dituzte.