Lasarte-Oriako familia mendi martxako izena ematea ireki du LOTMEk

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 7a, 15:45

Herritar ugari animatu ziren iaz Familia Mendi Martxan parte hartzera.

Lasarte-Oria Mendi Elkarteak (LOTME) auren ere San Pedro jaien aurrekari modura, Lasarte-Oriako familia mendi martxa antolatuko du. Hitzordua 2024ko ekainaren 23ean izango da

Ibilaldiak hamabi kilometro eta +490 m-ko desnibel positiboa izango ditu eta ez da lehiakorra izango.

Ekimen horren helburuak mendian familian kirola egitea bultzatzea, Lasarte-Oria inguruko ingurune naturala ezagutaraztea (Benedika, Azkorteko ermita, Buruntza…) eta herriko merkataritza dinamizatzea dira.

Izen ematea emate epea ireki da eta ekainaren 20ra arte izango da aukera inskripzioa egiteko.  

Horrez gain, antolatzaileek hainbat material zozketatuko dituzte familien artean. Saritutakoek beren oparia jaso dezakete martxa amaitzean.

Izena ematea kirol elkartearen webgunean edo zirkuituak.com orrialdean egin daiteke; doakoa da eta ekainaren 22an itxiko da epea.