Udako kirol eskaintza aurkeztu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 7a, 12:30

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak udan eskainiko dituen heldu eta gazteentzako zein haurrentzako jardueren programa aurkeztu du. Ikastaroak uztailaren 2tik 24ra eskainiko dira kiroldegian

Helduentzako body zunba, kardiofit edo igeriketa saioak, gazteeentzako padela eta kirol udalekuak zein igeriketa ikastaroak etxeko txikientzat. Egunak eta orduak honakoak izango dira:

Helduentzako kirol-jarduerak
(16 urtetatik aurrera):

- Body zunba:

Astelehena eta asteazkena, 20:30ean.

- Kardiofit:

Astelehena eta asteazkena, 19:30ean.

- Igerian ikasten:

Astelehenetik ostiralera, 19:15ean.

Gazteentzako kirol-jarduerak:

- Padela: 

  • 2013-14 urtetan jaiotakoak:
    Astelehena eta asteazkena, 10:00etan.
  • 2011-12 urtetan jaiotakoak:
    Astelehena eta asteazkena, 11:00etan.
  • 2009-10 urtetan jaiotakoak:
    Astelehena eta asteazkena, 12:00etan.

Haurrentzako kirol-jarduerak:

- Igerian ikastea

  • Astelehenetik ostiralera,
    16:45etik 17:30era.
  • Astelehenetik ostiralera,
    17:35etik 18:20era.
  • Astelehenetik ostiralera,
    18:25etik 19:10era.

Kirol Udalekuak:  

Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 13:00etara emango dira.

Astebeteko hiru deialditan:

  • 1. astea: uztailaren 2tik 5era
    (4 egunekoa izango da, San Pedro Jaiak direla eta).
  • 2. astea: uztailaren 8tik 12ra.
  • 3. astea: uztailaren 15tik 19ra.

Haurrek bat, bi edo hiru astetan parte hartu ahalko dute.

Talde horietako batean parte hartu nahi duten herritarrek ekainaren 7ra arte izena eman ahalko dute. Hiru eratara egin daiteke inskripzioa: Buruntzaldea kirolak webgunea, 943 37 61 82 telefonoa eta kiroldegiko bulegoa (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara edo asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara).