Aurrematrikulatzeko epea irekita dagoela gogorarazi du Udal Musika Eskolak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 7a, 10:28

Datorren urtean Udal Musika Eskolan aritu nahi dutenek Manuel Lekuona Kultur Etxeko bigarren solairura joan beharko dute 09:00etatik 14:00etara edota 17:30etik 19:00etara (gaur eta etzi). Egun eta ordu horietan egoitzara joaterik ez dutenek musikaeskola@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatz dezakete. "Gustura erantzungo ditugu lasarteoriatarren zalantza guztiak", adierazi dute eskolaren arduradunek.

Eskaintza zabala prestatu dute Udal Musika Eskolan jardun nahi dutenentzat: 4 eta 7 urteko umeentzako musika tailerrak, pianoa, gitarra klasikoa edota elektrikoa, tronpeta, trikitixa, akordeoia eta beste instrumentu ugari jotzen ikasteko aukera. Aurrematrikula egiteko azken eguna ostirala izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO