Hernaniko 26. Dantzari Astean parte hartu du Erketzek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 6a, 16:00

Euskal Herriko 25 taldetik gora elkartu ziren atzo Hernanin, 26. Dantzari Astean. Partaideetako bat izan zen gure herriko Erketz EDT eta gainerako dantzariekin batera eskualdeko udalerri hori koloreztatu zuten. Goizean auzoz auzo aritu ziren eta eguerdian egin zuten ekitaldi nagusia, Gudarien plazan. Bazkalostean erromeria ospatu zuten.

Atzoko ospakizunari buruzko albistea Hernaniko Kronika aldizkarian irakur dezakezue.