Bidaia zoroa lurralde miresgarrian barrena

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 4a, 21:22

Ezezagunok Antzerki Elkarteak Exacticamente diversa antzezlana ekarri du larunbat arratsaldean Manuel Lekuona Kultur Etxera. Adimen urriko aktoreek osatutako talde amateurrak antzeztutakoa Lewis Carrollen Alizia lurralde miresgarrian eleberrian oinarritutako obra da, nahiz eta istorioa bestelakoa izan. Alizia bakarra beharrean hiru dira protagonistak, berdin jantzita, baina izen desberdinekoak; eta gainerako pertsonaiak ere ez dira kontakizuneko berdinak. Hori bai, hartan bezala, honetan ere denak zoroak dira.