Ostadar SKTko kadete neskek Elkarri on Sarian parte hartu zuten

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 3a, 15:45

Elkarri on Sarian parte hartu zutenen talde argazkia. Arg.: Real Sociedad.

Hilaren 1ean, VIII. Elkarri on Saria lehiatu zen Zubietako zelaietan eta Ostadar SKTko kadete neskak bertan izan ziren

Real Sociedad Fundazioak ATZEGIrekin batera Elkarri on Sariaren zortzigarren edizioa antolatu zuten maiatzaren lehenean, Zubieta z4 eta z5 zelaietan.

Guztira ehun pertsona baino gehiago batu ziren lehiaketan. Atzegiko kideez gain, Realarekin hitzarmena duten lau taldeetako kideek parte hartu zuten lehiaketan; horietako bat Ostadar SKTko kadete nesken taldea izan zen. 

16 taldeetan banatu zituzten parte hartzaileak. Giro ederrean, 4x4ko formatuko neurketetaz gozatu zituzten ikusleek.