Zinema proiekzioak, antzerki obrak eta bestelako hamaika kultur jarduera, hil honetan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 3a, 14:09

Argazkia: Isaac Farre

Hil honetan ere hainbat kultur ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Maiatzean sartzearekin batera, hil honetako kultur agendaren berri eman du udalak. Askotariko egitasmoen berri eman du, adin eta gustu guztiei zuzendutako egitarau zabala iragarriz

Hau da, egunez egun, aurrera eramango duten egitaraua:

Hilaren 3a, ostirala: 

  • La tierra prometida (The Bastard) filma proiektatuko du Okendo Zinema Taldeak. 20:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute. 

Hilaren 4a, larunbata:

  • Exacticamente diversa anzterki obra amateurra oholtzaratuko du Ezezagunok antzerki konpainiak, 19:00etan izango da eta sarrerek 3 euro balio dute. 

Hilaren 5a, igandea: 

  • Patrick, filma proiektatuko dute. 17:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 4 euro balio dute. 
  • Menudas piezas helduentzako filma proiektatuko dute. 19:30ean izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute.

Hilaren 8a, asteazkena:

  • Opera denboraldiaren barruan, Arena de Veronan grabatutako Jonas Kaufman tenorearen emanaldi bat ikusteko aukera izango dute herritarrek. 19:00etan izango da, eta sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute. 

Hilaren 11, larunbata:

  • Hodei Magoak Sentsazioak emanaldia oholtzaratuko du, 17:00etan izango da eta sarrerek 4 euro balio dute. 

Hilaren 12a, igandea:

  • Johnny Puff mision secreta, filma proiektatuko dute. 17:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 4 euro balio dute. 
  • Puan helduentzako filma proiektatuko dute. 19:30ean izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute.

Hilaren 13a, astelehena:

  • Danok Kide Guraso Elkarteak antolatzen duen XVIII. Balioetan Hezi jardunaldien barruan, Miren Gabirondok La musicoterapia hitzaldia eskainiko du. 19:00etan izango da, eta sarrera doakoa. 

Hilaren 14a, asteartea:

  • Danok Kide Guraso Elkarteak antolatzen duen XVIII. Balioetan Hezi jardunaldien barruan, David Egizabal herritarrak Medicina tradicional china hitzaldia eskainiko du. 19:00etan izango da, eta sarrera doakoa. 

Hilaren 15a, asteazkena:

  • Danok Kide Guraso Elkarteak antolatzen duen XVIII. Balioetan Hezi jardunaldien barruan, Amaia Urkizak Mindfulnes hitzaldia eskainiko du. 19:00etan izango da, eta sarrera doakoa. 

Hilaren 18a, larunbata:

  • Khea Ziater proiektuak La sed del minotauro helduentzako antzerki obra taularatuko du. 20:00etan izango da, eta sarrerek 6 euro balio dute. 

Hilaren 24a, ostirala:

  • Danok Kide Guraso Elkarteak antolatzen duen XVIII. Musika Topaketen barruan, Oiasso kameratak Barroko ala ez Barroko? emanaldia eskainiko du. 19:30ean izango da, eta sarrera doakoa. 

Hilaren 25a, larunbata:

  • Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak eta Semblante Andaluz elkarteak Lasartoria 2074 antzerkia taularatuko dute. 19:30ean izango da, eta sarrera, doakoa, baian gonbidapenak eskuratzea ezinbestekoa dela ohartarazi dute. 

Hilaren 26a, igandea

  • Danok Kide Guraso Elkarteak antolatzen duen XVIII. Musika Topaketen barruan, Easo Eskolania, Easo Kapera Gregorianista eta Easo abesbatzak,  emanaldia eskainiko dute. 19:30ean izango da, eta sarrera doakoa.

Hilaren 31, ostirala

  • Udal Musika Eskolako kideek dantza erakustaldia egingo dute. 18:30ean izango da, eta,s arrera, doakoa.